XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

30 Patricio Echeverria SA enpresa idealizatzen duen marrazkia, 1928koa

91 Patricio Echeverria SA. Akabera-nabearen eta erreminten biltegien artean dagoen barrualdeko kalea, Atxurtegira doana.

Garai berriak kontuan hartuta, eta aldakuntza izugarrien ildotik, produkzio-moduetan aldaketa ikaragarriak gauzatu dira enpresan azken urte hauetan: talde funtzionalen ordez, esate baterako forja eta tratamendu-lanetan, produkzio-lineak garatu dira, eta zenbait lineatan iraoketa-prozesuak ere ia erabat desagertu egin dira, boro-altzairua erabiltzen hasi direnetik.

Izan ere, nahitaezkoa da garai berrien arabera geure burua egokitzea. Kontua ez da zaharkituta dauden eta lehiakortasunik ez duten produkzio-moduak eskatzea. Aldaketa bat egin aurretik ordea aztertu beharko litzateke zer aldatzen edo suntsitzen den eta hasierako elementu eta produkzio-prozesu guzti hauen balorea aintzat hartu beharko zen, informazio eta memoria honi nolabait erregistratuz eta gordez.

MULTZO OSOAREN DESKRIBAPENA

Fabrikaren instalazioak

Industri iharduerak berarekin dakar instalazioak eta baliabideak produkzioko premien arabera etengabe egokitu eta birmoldatu beharra. Eta arlo honetan Patricio Echeverría SA ez da salbuespen izan. Hala, egin diren eraikuntzen eta azpiegituraren antolamenduak argi adierazten du enpresaren bilakaera ekonomikoa.

Fabriken eremu zabal horretan irtenbidea eman beharreko arazo larri eta zail bat espazioaren artikulazioa zen, artikulazio hori gauzatzeko, askotan, behar-beharrezkoa baitzen benetako urbanizazio-plangintza bategitea. Pabilioiak fatxadak aurrez aurre zituztela antolatu ziren kaleak osatuz.